Eskola Berriaren
mugimendua dugu gaurko Mendebaldeko eskoletan eragin handiena izan duen
korronte pedagogikoa. XIX.mendearen
buakeran sortu zen, hezkuntza berriztatzea eta eskolako arazoei aurre egitea
xede zuelarik.
Hezkuntzan,
benetako aldaketak oso mantso gertatzen dira eta Eskola Berriaren kasuan,
zekarren aldaketa horren sakona izanik, egundoko eragina izan zuen bere garaian,
eta halaxe du gaur egun ere.
Lehendabiziko eskola
berriak Ingalaterran sortu ziren, irakasteko era tradizionalen parean jarriz
eta hezkuntza aukera berriak eskaintzeko asmoz. Ondoren, 1880. urteaz geroztik,
Europako beste estatuetan agertu ziren: Frantzian, Alemanian, Belgikan, Italian
eta Suitzan bereziki.
Laburbilduta,
hauek dira Eskola Berriak bere baitan biltzen dituen oinarri pedagogikoak:
- Eskola bizitzan bertan kokatu behar da: Ikasleak bizitzeko ikasi behar du. Erakundeak dinamiko eta lagungarri izan behar du eguneroko bizimoduaren arazoei aurre egiteko.
- Eskolak, haurraren interesak kontuan hartu behar ditu: Haurra errealitate bakarra da eta horren inguruan gauzatu behar da eskolako programazioa eta irakaslearen jarduna. Eskolako edukiak eta jarduerak antolatzeko, haurraren interesak kokatu behar dira erdigunean.
- Eskola aktiboa izan behar du: Eskolan, ikaslearen autonomia eta norberaren jarduna nagusi izan behar dira.
- Eskolak egiazko elkartasun bizimodua ezarri behar du: Eskola egiazko gizartea da eta bertan, adiskidetasuna eta elkartasuna ezartzen dira.
- Irakaslearen zereginari balio handiagoa eman behar zaio: Haren papera aldatzen denez, irakaslea profesionalagoa izan behar du.
Mugimendu honen
barruan egile ezberdin asko sartzen diren arren, Ovide
Decroly eta Maria Montessori ditugu ordezkari nagusienak.
Iturria: Hik Hasi, Pedagogo sortzaileak. Teorien iturburu. (2005eko Abendua)
Iturria: Hik Hasi, Pedagogo sortzaileak. Teorien iturburu. (2005eko Abendua)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina