Astekaria

2014/10/20

Gaurko klasean, WEB 2.0-ren inguruan ideia orokorrak jaso ditugu.

Jarraian, gaiaren inguruan azalpen teorikoak eman dizkigu irakasleak:
  • WEB 2.0 informazioa sortzeko sistema soziala da eta bertako erabiltzaileak, informazio sortzaileak dira.
  •  Informazio eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko filosofia ere bada, eta ezagutza hori guztion artean eraikitzen dugu.
  • Laburbilduz, orain ideia ez da internetetik nabigatzea eta informazioa prozesatzea, baizik eta guk geuk sortzaileak izatea.
Klasearekin amaitzeko, banakako blog-a zabaldu dugu. 



2014/10/27

Gaur klasean, aurreko egunean badalitako irakurketa testua landu dugu, WEB 2.0-ren ingurukoa, hain zuzen.

Gero, alfabetizazio digitalaren bideo bat ikusi dugu eta ondoren, konpetentzia digitalen azalpenak jaso ditugu:

  • Konpetentzia digitala, oinarrizko gaitasuna da. (Ezagutza, trebezia eta jarrera)
  • Haur Hezkuntzako Curriculumean honakoa suposatzen du: Hezkuntza bera hobetzea, informazio eta komunikazioaren teknologiak modu esanguratsuan erabiltzeko beharraz jabetzea, ikus-entzunezko ekoizpenak ikustea, errealitatea eta ikus-entzunezko adierazpena bereizten ikastea, hizkuntzaren garapenerako erabiltzea,…  
  • Konpetentzia digitala garatzeko, alfabetizazio digitala beharrezkoa da (alfabetizazio guztien eboluzioa).
Klasearekin jarraitzeko, blog-ean lan egin dugu.


2014/11/24

Gaurko klasean, IKTak hezkuntzan gaia landu dugu. Irakasleak, gaurko gizarteak, teknologia berrien inguruko alfabetizazioa lantzeko beharra
inpostatzen duela azaldu digu. Baita, IKTak hezkuntzan nola txertatzen hasi diren eta hauek txertatzeko jarraitu behar diren irizpideak aipatu dizkigu. 

Horrez gain, bi bideo ikusi ditugu. Hauetan, nahiz eta baliabide teknologiko berriak izan, irakaskuntza metodologia moldatzen ez bada, irakaskuntza berdina izaten jarraituko duela azaltzen zen.

Amaitzeko, lan taldeetan antolatu gara eta web site-aren inguruko proiektuan lanean ibili gara. 


2014/12/01

Gaurko klasearen lehenengo bi orduak, egin behar genuen web site proiektuaren aurkezpena prestatzeko erabili ditugu. 

Ondoren aurkezpenekin hasi gara eta hauek amaitzean, galderak elkartrukatu ditugu. 

Amaitzeko, blogean lanean aritu gara.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina