XIX. mendearen
erdialdean Bigarren Industria Iraultza aurrera zihoan, eta horrekin batera,
ondorio latzak langile eta nekazarientzat. Burgesia eta aristokrazia nagusi
ziren gizartearen botere politiko, ekonomiko, kultural eta sozialetan.
Egoera horren aurrean,
langileak sindikatuetan antolatzen hasi ziren eta intelektualek beren teoriak
eta proposamenak eratzeari ekin zioten.
Erabateko aldaketaren
inguruko sistema teorikoak sortu ziren, marxismoa eta anarkismoa, besteak
beste.
Bi sistema horiek
helburu bera baldin bazuten ere, ikuspegi eta bide desberdinak zituzten. Hala ere,
1864 eta 1876 artean elkarrekin aritu ziren Londresen eratutako “Lehen Internazionala” erakundean eta
geroztik, prozesu eta teoria desberdinak garatu zituzten.
Pentsamolde utopikoak
kritika gogorra egin zien botere ekonomikoa zuten erakundeei (eliza, familia
eta estatua).
Oraingoan, anarkismoari
erreparatuko diogu, F. Ferrer i Guardiaren
hezkuntza ikuspegi libertarioa agertuz.
Iturria: Hik
Hasi. Pedagogo sortzaileak. Teorien iturburu. (2005eko Abendua)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina